XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirurek elkarrekiko bereizgarri hauek izan dituzte: ekipo tekniko berak burutu dituela, kontutan harturik ekipoa jende berri askoz beterik zegoela.

Aktore eta aktoresak ere berriak ziren hein handi batez.

Luzera ordu betetsukoa dute hirurek, eta jakina, Euskal Gobernuak emandako subentzioei esker filmatu dira.

100 milioi inguru banatu ditu Gasteizko Jaurlaritzak hiru filmeetarako, garestiena Hamaseigarrenean aidanez izaki.

Gobernuari dagokioenean, maiz aditutakoa da oraindik ere ez duela asmo garbirik, politika zehatzik ez duela markatu.

Normala da, urte bete besterik ez duen infraestruktura zinematografikoak gabezia eta huts asko behar ditu izan, Madrilekiko dependentzia hor baitago prozesuak eskatzen duen arlo anitzetan behinipein, baina ba al da aurreneko urratsei muzin egingo liekeen euskaldunik?.

Erderazko zinemak, arrakasta merezia

Bigarrenik, arrakasta merezia izan duen beste euskal zinemagintzaz arituko gara, prozesua gaztelaniaz eraman duen baina hemen edo hemengo zerbaiti buruz egin denari buruz alegia.

Arrakasta diogu, estatuan filme hauetako batzuk takilla gaitzak eduki dituztelako, Berlingo, Errusiako nahiz Txikagoko zinemazaleak La muerte de Mikel, Erreporteroak, Tasio edo La conquista de Albania bezalakoez arront interesaturik agertu direnez.

Dena dela, pelikula hauek ez dira 85.ekoak izan, baina bai beren arrakasta, Erreporteroak filmeak ez du halako arrakastarik eduki, espero zena baino kaskarragoa atera bait zen.

Amigoren ustez, euskal zinemagintza izan omen da Euskal Herritik kanpo gure lurrari eta gobernuari ospe gehien eman diona.

85. urteko zinemagintzan zuzenkiago sartuz, Rebolledoren Fuego eternorekin topatzen gara.

Irudi eta argazkiaren kalitatean oinarritu da neurri handi batean, gidoia eta aktoreen lana gutxik goretsi dutelarik.

Aurtengo subentzioak honela banatu dira.

Aurkeztutako 18 luzemetraietatik, bost aukeratu dira, Pedro Olearen La muñeca africana, Ernesto del Rioren La barrera francesa, Montxo Armendariz eta Elias Kerejetaren 27 horas, Iñaki Nuñezen Antonio B. el Rojo eta Javier Agirreren La monja alférez.

Luzera erdikoa A. Ferréren Iniciativa privada zen, eta motzekoak beste 20.

Denetzako subentzioa, 117 milioietakoa izan da.

Bestalde, aurten prest edo filmaketa prozesuan izandakoak ditugu, Eloy de la Iglesiaren Otra vuelta de tuerca, Rebolloren Golfo de Vizcaya eta Rafael Trekuk itsasoko bizitzari buruz egindako dokumentala.

Euskal zinemagintza amateurra

Goazen bukatzeko 8 eta super8 neurriko euskal zinemagintza amateurrarekin.

Sail honetan, gehien bat bizkaitarren artean egosten da dena.

Gipuzkoarrak datoz ondotik eta arabarrak azken.

Nafarroa eta Iparraldeak ez dute inolako filmerik aurkeztu.

Lekeitioko aurtengo edizioan, Galiziako filmeak, Ikuskak eta filme normalak azaldu dira.

Pelikulak denera 19 ziren, Zestoan baino gehiago.

Zestoan berriz, ospea hartzen hasitako zenbait ez dira agertu, goi mailako lanetan sartuagatik, maila, jakina da ba, jaitsi egin da, eta izen berri asko sumatu.

Zestoan, Lekeition bezala, bizkaitarrak nagusi.

Pentsatzekoa da aurtengo Zestoako lehiaketa guztiz itxaropentsua izan ez dela, dokumentalak 9 izan diren bitartean, fikziozkoak 2 besterik ez bait dira izan.

Bilboko dokumental jaialdian euskarazko saria hutsik geratu da, eta Donostiakoan super8ari dagokiona ere bai.

Bilboko lehiaketa estatalak ez omen du oihartzunik izan Espainian, gestio ekonomiko okerrak gainera, Manu Pagola antolatzailea kalean utzi zuen.

Bilbon, Catalunya, Madrid, Valencia, Euskal Herria eta Galiziako filmeak izan ziren.

ETB eta Kultur kontselaritzaren artean babestutako hiru filme izan dira bide berri hau ireki dutenak.